miércoles, 23 de noviembre de 2016

Sukaldaritza haur hezkuntzan

Haur hezkuntzan ikasten ari garenez, interesgarria iruditzen zait sukaldaritza gaiaren inguruan aritzea.
Hasiera batean, googlen sartu naiz "azken berriak" bilatzera, ez nekielako zein gaia landu. Bertan, 1.280.000 emaitza atera zaizkit.
Jarraian, lehenengo link-ean sartu naiz baina ez dut ezer interesgarririk aurkitu.
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/

Gero, gai konkretuagoa bilatzea pentsatu dut, hurrengo hitzak jarriz: "haur hezkuntzan lantzeko gaiak". Bertan, 91.500 emaitza atera zaizkit eta bigarren link-ean klikatzea erabaki dut. Barruan nengoelarik, interesgarria iruditu zait, etorkizun hurbil baterako sukaldaritzako gaia jorratzea.
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/dia6/es_2027/adjuntos/Haur%20Hezkuntza%20(3-6).pdf

                                                                           

 

Hurrengo saiakeran "sukaldaritza haur hezkuntzan" esaldia jarri dut, kakotxak erabiliz. Soilik bost emaitza atera dira.

Hurrengo saiakeran -sukaldaritza jarduerak esaldia jarri dut, - seinua erabiliz. Bertan 1.850.000 emaitza atera dira.

Youtube erabiliz... hurrengo bideo interesgarria aurkitu dut, sukaldaritzarekin lotuta dagoena.


Slide share erabiliz... errezeta baliagarri bat aurkitu dut haur hezkuntzako umeekin landu ahal izateko. Bertakoa aurkitzeko "sukaldaritza haur hezkuntzan" jarri dut.

Amaitzeko, Twitter aplikazioa erabili dut eta ez dira emaitzik atera hurrengo hitzak jarriz: "sukaldaritza haur hezkuntzan".

Ondorioz, gehienetan Google eta Youtube erabiltzaileetan zentratzen gara informazioa bilatzeko eta ez ditugu besteak erabiltzen. Gaurko saioa oso baliogarria izan da beste erabiltzaile batzuk ikasteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario